XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ondorengo hiru artikuluak Chomskyk ingelesez argitaratu duen azken liburuaren azkeneko hiru kapituluak dira.

Aurtengo (1988) martxoan publikatu zen, izan ere, The culture of terrorism (Terrorismoaren kultura (South End Press, Boston, MA).

EEBBetako terrorismoaren kulturaz ari da: Atzerriari buruzko politika, noski, Nicaraguari buruzkoa oso bereziki liburu berri honetan.

Kanpokoari eutsi ahal izateko, berriz, etxekoa ongi zaindu egin behar; etxe barneko kontrol-politika horiek Chomskyren betiko kezka ditugu.

Hala bada, terrorismoaren kultura oso finkaturik antzematen dugu Estatu Batuetan, bai instituzioetan, bai praktika historiko luze batean, bai hango klima kulturalean....

Liburuaren aitzin-solasetik hitzok altxatzen ditugu LARRUNerako: Dokumentazio historikotik ateratzen den ondorio nagusia eta ez oso harrigarria hauxe da, alegia, Estatu Batuetako botere egituran erroturik dagoen nazioarteko eta segurtasunezko politikak, lehenbiziko helburutzat Boskarren Libertatea dei genezakeena duela, zeina krudelki baina nahiko esaktoki lapurtzeko hurrupatzeko eta dominatzeko libertatetzat jo dezakegun, hau da, euki dauzkan pribilejioak babesteko eta gehiagotzeko bidean edozein ekintza moetari ekiteko libertatea.

Gida-printzipio hau antzematen zen jadanik, Franklin Delano Roosevelt-ek EEBBek eta beren aliatuek faxismoarekiko gatazkan eutsiko zituzten Lau Libertateak iragarri zituenean: hitz libertatea, kulto libertatea, exkaxiarik ez izateko libertatea eta beldurrik ez izateko libertatea.

Estandar erregionalak berrezartzen Eskena kulturala uso liberalen pentsamoldearen argitasunak du distira bereziz argitzen, uso liberal horiek bait dira pentsamolde desberdin errespetagarrien mugak ezartzen dituztenak.

Washington Post aldizkaria adibidez, liberalismo argidunaren babes nagusitzat hartu ohi da.

Hori horrela izanda, bere argitaratzaileak ez datoz bat Nicaraguako kontrei emandako laguntzarekin.

Hala ere, diotenez, Reaganen egitarau politikoaren aurrerakada eta bultzada nagusia zuzena da.

Bereziki, Nicaragua geldierazteko garrantzia enfatizatzen duelarik dabil zuzen Reagan.

Nicaragua geldierazi behar dugulako ideia ez da debateetako topikoa Estatu Batuetan, baina batek galde egin lezake ea debatea litzatekeen garbitasun izpi bat gordetzen duten zirkuloetako berezko erreakzioa.